Bigarren saioan landutako gaia jatorri aniztasuna izan zen, non horietatik gizartean sortzen diren aurreiritzi eta estereotipoak ikusi genituen. Gauzatutako ariketen bidez lortu nahi den helburua gai honen inguruan pertsonen portaerei, jarrerei eta aurreiritziei buruzko hausnarketa sakona egitea da, bizitzan jatorri desberdina duten pertsonekin topo egiten dugunean.
Horretarako, saioan egindako lehen ariketan emigrante eta inmigrante hitzak definitu genituen, eta inmigrantea den pertsona baten adibidea pentsatu genuen eta bere ezaugarriak idatzi genituen; honen bidez, hitzen esanahia eta horien arteko desberdintasunak ezaugutu eta ulertu genituen, eta ondoren adibide zehatz batean pentsatuz gure aurreiritziak azaleratu eta horietaz ohartu ginen. Ondoren, Doll test bideoa ikusi genuen, non gai honen aurrean txikitatik pertsonek barneratuta daukagun jarreraz eta ideiez jabetu ginen. Gainera, la noche de bideoa eta disneyeko pelikuletako eszena batzuen irudiak ikusi genituen, non komunikabideetan, zinema munduan...arrazarengatik egiten den bereizketaz eta gutxiespenaz jabetu ginen. Azkenik, arraza-kultura estereotipoak adierazten dituen adibide bat pentsatu genuen, horrela gure ezagutzaz konturatuz eta gelakideekin partekatuz hausnartu egin genuen.
Lehenik eta behin, hitzak definitzea ez zitzaigun zaila egin, gaur egun ezaguna zaigun gaia delako gure inguruari erreparatuz. Inmigrante batean pentsatzearekoan, konturatu gara gure lurraldean gero eta gehiago daudela baina gure begirada ez da berdina inmigranteen jatorriaren arabera. Hau da, inmigrante hitzaren eraikuntza gizartetik jaso eta bizi dugun horren arabera sortu dugu, beste hitz batzuetan esanda, irudimen kolektibo batetik abiatzen gara inmigrante batean pentsatzean. Hortaz, gehienetan ez dugu kontsideratzen inmigrante direnik Australia edo Europako beste herrialde batetik etorritako pertsona, gure kulturara, ohituretara, arrazara gehiago hurbiltzen baitira. Aldiz, Afrika, Asia, Latinoameriketatik etorritakoak aurreritzi gehiagorekin begiratzen ditugu, arraza, erlijio eta azal kolorea ezberdina eta ohitura ezberdinak dituztelako. Gainera, Europatik etorritakoak maila sozioekonomiko eta akademiko altuagoa izaten dute, Afrikakoekin alderatuz gero, eta uste dugu hori bazterketarako eta gutxiespenerako arrazoi nagusietako bat dela. Adibidez, lan munduan sartzeko aukeretan desberdintasunak daudela uste dugu, beltzak direnak kalez kaleko salmentan lan egiten dute eta latinoamerikarrak, gehien bat emakumeak direnak, zaharren zainketan egiten dute lan.
Bestalde, Doll test bideoa ikusiz, uste dugu haurtzarotik erakutsi behar diegula nahiz eta jatorri desberdinekoak izan pertsona guztiak diren bezalakoa onartu eta errespetatu behar direla. Bideo honek erakutsi digu haurrak honetaz jabetzen direla, hots, beraien inguruan egunero haienganako jarrerak mespretxagarriak ikusten dituzte eta ideia horiek barneratzen dituzte. Hau da, gizartean pertsona horiekiko trasmititzen den ideia hori haurrek hain barnertauta eta “ikasita” daukate non norberen arraza eta jatorriko pertsonak mespetxatzera eta gutxiestera iristen diren. Azkeneko ariketari dagokionez, ikusitako filmen zatietan eta argakietan konturatu gara askotan mezu izkutuak edo hasiera batean ikusezinak direnak daudela, non gizartean dagoen arraza desberdintasuna isladatzen den. Beraz, uste dugu guk hain normalizatuta ditugu jatorri desberdinetako estereotipo horiek non ez garen jabetzen eragile ezberdinek (komunikabideak) sustatzen duten haiekiko mespretxua eta gutxiespena.
Hausnarketari bukaera ematearren, gai honen inguruan familiek, hezkuntza-sistemak eta gizarteak orokorrean elkarlan bat egin beharko lukete aurreiritziak bukatzeko, errespetua, onarpena, eta enpatia diren balioak transmitituz. Ohartu gara gaur egun emigrante eta inmigranteen kopurua oso altua dela, arrazaoi desberdinak direla eta hala nola, ekonomikoengatik, zure jaiotze-herritik mugitu behar izatea normaltzat ikusten dugu, hau da, orain dela hogei urte arraroa izan zitekeen baino uste dugu gaur egun beste herrialde batera joan behar izatea normalizatzen ari garela. Ondorioz, gure inguruak egoera hau normaltasun handiagoz hartu behar duela uste dugu, eta horretarako gure ikuspegia bultzatuko eta transmtituko dugu.