martes, 16 de marzo de 2021

Kike Amonarrizen hitzaldia.

 Aniztasunaren inguruan hitz egiten jarraituz, Kiker Amonarriz soziolinguista etorri zen euskararen egoerari buruz hitz egitera, eleaniztasunari aipamen berezi bat eman, eta hezkuntza eta irakasleei erreferentzia txiki bat ere egin zion, beste alderdi askoren artean. 


Betidanik hezkuntza sistemaren inplikazioa oso handia izan da, orain arte euskararen biziberritze prozesuan lehentasun osoa hezkuntza sistemari eman zaio logikoa dan bezela; hor egin dira inbertsio handienak bai ekonomikoki zein pertsonalki. Azken urteotan D eredua zabaltzearekin batera, haur eta gazteen artean hizkuntzaren ezagutzaren edo gutxienez ulermenaren unibertsalizazioa gertatu da, hala ere erabilera, bereziki, eskola orduz kanpoko esparruetan erabat mugatua da. Beraz, uste dugu hizkuntza gutxitu baten biziberritze prozesua ez dela guztiz lortuko hezkuntza sistemaren esfortzuekin, ez bada euskararen biziberritze esparru estrategikoetan erabiltzen. Alde batetik, hezkuntzan lanean jarraitu bai, baina lehentasuna esparru ez formala da, eskolaz kanpoko sareak (eredu informalak) behar dira. Euskarazko erregistro informala falta eta behar da, horretarako, haur eta gazteei bideratutako eskaintzak eta egistamoak euskaraz izan behar dira ezinbestean, ulertzen baitute. Hori da erronka nagusia, ezagutzatik erabilerara pasatzea; euskara, hizkuntza gutxitua, hizkuntza erraldoiez zapalduta geratuko ez bada (ingelesa edo gaztelera). 

Egoera honek erronka berriak sortarazi ditu, besteak beste gure belaunaldian gazteen hiztun profil berriak ugaritu dira, eta horietan eragin duten faktore mesedegarri edo oztopatzaileetan neurriak jartzea ezinbestekoa da haien eragina apaltzeko edo esperientzia positiboagoetara iraultzeko. Honekin batera, ideologia berriak azaldu dira eta hauek euskara bezalako hizkuntza minorizatu batentzat oso kaltegarriak izan daitezke, oraindik kaltebera eta egiazko normalizazioa lortzetik urrun. 


Bestalde, irakasleon erronka handienetarikoa, atzerritar berrien etorrerak eragiten duen kulturaniztasun eta eleaniztasuna da. Batetik, haur guztien hizkuntza eta kultura gelan eta gelatik kanpo kudeatzen jakin behar dugu, horiek errespetatuz, zainduz, eta aldi berean euskararen biziberritze prozesua indartuz eta euskal-kulturaren transmisioa bermatuz. Uste dugu familia atzerritarrei euskara eta kultura ezagutzeak, bizi diren gizartean eta bereziki eskolan guztiz integratzeko balio dakietela. Azken finean, euskara salbatuko bada ez da salbatuko gaur egun euskaldun eleanitzei esker, salbatuko da baldin eta lortzen badugu kanpotik etorriko diren pertsonek bat egitea prozesu honekin. Aurrez aurre daukagun aukera hau ezin dugu galdu, baina betiere familien errealitate eta praktika lingustikoak zapaldu gabe eta horiek ordezkatzen edo alde batera uzten ez saiatuz. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario

NARRATIVA DIGITAL. Actividad 15

 Para terminar con este viaje, os dejo aquí el video de la narrativa digital con el cual nuestro grupo se ha quedado muy contento por el tra...