Ia konturatu gabe, bidaia honen amaierara iritsi gara! Lan modular oso aberasgarria izan da, batez ere gaiagatik eta hau lantzeko moduagatik, hau da, ez gara mugatu edukien edo kontzeptuen alderdi teorikoa lantzera, baizik eta modu praktikoan eta, batez ere, desberdin batean egin dugu. Beraz, lanari amaiera emateko, azken post honetan, lau hileko honen laburpen txiki bat egingo dugu.
Ibilbide honen lehen etapan, aniztasun hitzak biltzen dituen ñabardura guztiak ezagutzen hasi ginen. Horretarako, Haur Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzetan ikasgaiaren eskutik ipuinen bidez aniztasunaren bidean jarri ginen. Horretarako, Ipuin Lanketa deritzon ariketa gauzatu genuen, non aniztasunaren gaia jorratzen zuen ipuin bat aukeratu behar izan genuen, eta hura gainerako ikaskideen aurrean kontatu. Jarduera hori erronka bat izan zen, baina, aldi berean, ikaskuntza bat, hau da, batetik, aniztasunaren oinarrizko ideiak zabaltzeko aukerak eman zizkigun, eta bestetik, irakasle bezala lanean ari garenean, egoera bati aurre egiteko edo erantzuna emateko lagungarria izan daiteken ipuinen zerrenda luzea ezagutu dugu.
Gaiarekin jarraituz eta honetan pixkanaka gehiago murgilduz, ikasgelan, bereziki, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza ikasgaian egin genuen ariketa izan zen hurrengo pausoa: ideologien edo iritzien aniztasunari buruz hausnarketa egitera eraman gintuena. Gatazkei buruzko bideo batzuk ikusi genituen, lehen begiratuan definitzen errazak ematen duten hitzak definitzen saiatu ginen (errespetua, tolerantzia...), baina garrantzitsuena zera izan zen: geure buruaren inguruan, maila pertsonalean, hausnartu genuen, egiaztatzeko benetan besteak beste, pertsona enpatikoak garen, toleranteak garen edo besteen iritzia errespetatzeko gai garen. Beste hitz batutzuetan esanda, inoiz bizi izan ez dugun egoera bat aurpegien aurrean jarri zigun ariketak: pertsona gisa zalantzan jartzea. Gainera, gogoeta pertsonalerako aukera horretan, gure pentsamendu kritikoa garatzen jarri du, inguruan ditugun gai eztabaidagarriei buruz ditugun iritziak indartzen lagundu digula uste baitugu.
Aniztasunaren beste alderdi batean sakonduz, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza ikasgaiari esker pertsonen arraza edo jatorri aniztasunean gehiago ikastea eta hausnartzea ahalbidetu gintuen. Ikasgelan, pertsona batzuek beren arrazaren eta jaioterriaren arabera gizartearengadik jasotzen duten balorazio, jarrera edo tratuaren inguruan jardun genuen. Aniztasunaren alderdi hau, gure ustez, gaur egun, oraindik ere, arraza minoritario eta maila ekonomiko baxuko pertsonak zailtasun nabarmenak dituzte gizarteko hainbat eremutan, munduak haien inguruan dituzten aurreiritziak direla eta.
Bidean aurrera, poliki-poliki aniztasunaren kontzeptua aberasten eta geure ikuspegia zabaltzen joan gara, eta horretarako, oraingoan, elkarte ezberdinen eskutik hitzaldiak eta testigantzak anitzak ezagutzeko aukera izan genuen.
Lehenik eta behin, Kike Amonarriz bistan etorri zitzaigun euskara den hizkuntza minoritarioaren egoera soziologuistikoa azaltzera, horrela maila gertuago batetik ezagutuz eta aztertuz. Bestalde, hezkuntza esparruari erreferentzia txiki bat egin nahi izan zion “irakasle Euskal Herrian” izateak suposatzen duenari garrantzi handi bat emanez. Hau da, gaur egun gure belaunaldiak irakasle bezala dituen erronkak eta gertutitk jarritu beharreko aldaketak nabarmenki azpimarratu zituen. Hala eta guztiz ere, euskararen normalizazioa lortzeko, aitortu gintuen hezkuntza sistema kasu askotan euskalduntze bide bakarra dela, eta une honetan sekulako beharra daukala odol berriarena eta gainera odol berri aktiboarena, ideiekin, proposamenekin... Hau da, sistemak gure beharra dauka, beraz, hizkuntza biziberritzeri begira, izan gaitezen aktibo eta pasionalak.
Hitzaldiz-hitzaldi, Begisare elkartekoen bisita izan genuen Eskola Inklusiboa ikasgaiaren eskutik. Erretinosis pigmentarioari buruz hitz egitera etorri ziren, baina aldi berean, guri parte hartzeko aukera eman ziguten. Hau da, maila teoriko bat ezagutzeaz gain, maila praktikoago batetik ere, lehen pertsonan gaixotasun horietan murgildu ginen, 3D betaurrekoekin. Batetik, hitzaldian konturatu ginen gizartea pertsona zehatz batzuetzan dagoela pentsatuta edo zuzendua, horrela beste batzuk baztertuta geratzen direlarik.
Bestetik, gu protagonista izan ginen jardueran berehala haien lekuan jarri benetan ohartu ginen gizartean dituzten trabetaz, eta orokorrean irisgarritasuna ez dagoela bermatuta. Baina, bereziki haiek aipatutako esaldi batekin geratu ginen: “ez zaigu desberdin tratu behar, eta zorigaiztokoak bagina bezala”. Begiak zabaldu eta pertsona ikustarazten saiatu behar gara eta bigarren plano batean utzi gaixotasuna.
Jarraitzeko, Unrwa elkarteko kideak ezagutu genituen, non palestinako errefuxiatuen inguruko errealitateaz ohartu ginen. Hitzaldian datuak, alderdi teorikoak edo kontzeptualak erakutsi zizkiguten, eta ondoren, Mohammed-ek, Unwrako elkarteko kideak bere esperientzia hunkigarria aditzera eman zuen. Denak txundituta geratu ginen,eta modu batean bizi garen nolabaiteko kristalezko burbuxa apurtzeko balio izan gaitu. Gu leku pribilegiatuan bizi gara, eta berekoiak sentitu ginen berari entzuten. Konturatu ginen gure egunerokotasunean etengabe kexatzen garela txorakeriez, eta gure pentsamenduan aldaketa bat eman beharko litzatekeela, eskerrak emanez bizi garen tokian errege-erregina bagina bezala bizi garelako. Azken batean, bizitza-lezioa eman zigun, barrutik ukitzen diguten gauzek eraldaketa eta hausnarketarako bidea irekitzen dute.
Unrwa-ko hitzaldiko ezagutzak barnertazea ahalbidetu gintuzten Ikertze Elkarteko kideek. Hau da, dinamika tradizionala hautsi, gure parte hartzea bultzatuz. Zine eta eskulan tailerren bidez, artea Haur Hezkuntzan ikasteko, ezagutzeko, komunikatzeko tresna funtsezkoa dela bermatu genuen. Modu honetan, haurrak barruan duena, sentitzen duena… adierazi eta kanporatu dezake eta aldi berean irakasleak haurra hobeto edo gertuagotik ezagutu, hau da, bere errealitatera (sozial, afektiboa….) hurbiltzeko aukera zabaltzen zaio, ingurua berari egokituz.
Bestetik esan, Joxemi gure IKTko irakaslearekin lan modularrari lotuta hainbat jarduera egin ditugu, batetik, bidioen editatzeak eta bestetik, prozesuen inguruko hausnarketak, profesional ezberdinen hiztaldiak... Lagungarria bereziki, egin dugun azken Mikro-tailer izan da, moduluko lanaren bi alderdiak landu baititugu, bai bidioen editatzea zein tailerraren txosten moduko bat egin behar izan dugu, non lortu duguna, zailtasunak, eta hein batean balorazio orokor bat egin behar izan dugun.
Azkenik, Moduluko lanaren ardatz nagusia aniztasuna eta hezkuntza izan da, lau hileko honetan izan ditugun hitzaldi, tailer, bizipen… guztiek hori izan baitute amankomunean. Hala ere, benetan aberasgarria izan dena, denetan aniztasunaren alderdi ezberdinak landu izana da, horrela aniztasun hitzaren esanahia zabalduz, baita gure ikuspegia ere.
Gure narratiba digitalaren gaia bi hitzetan esanda desberdintasun sozialak dira, baina baita hitz potolo horien azpian dagoena isladatu nahi izan dugu. Hau da, munduko errealitatea ezberdinak ezagutu ondoren, horiek aditzera eman nahi izan ditugu, horrela pertsona batzuenganako errespetua, onarpena, babesa, balorazioa bermatuz, eta beste errealitate batzuk salatuz. Hala eta guztiz ere, narratiba hobeto uler dezazuen egile testua irakurtzea gomendatzen dizuegu.
Esan bezala, bidaia bere helmugara iristear dago, eta beraz, bloga ixteko ordua da. Lau hileko hau benetan polita izan da, sentimendu askotarikoak sorrarazi dizkigu, poza, tristua, haserrea…baina denetatik ikaskuntzarekin geldituko gara. Ikaskuntza bai alderdi pertsonalean zein profesionalean lortu dugu, horrela pertsona bezala garatuz eta hobetuz. Esan beharrekoa da, aniztasunaren inguruko ezagutza ez dela hemen amaitzen, oraindik etengabe ikasten eta desikasten jarrituko dugu…
No hay comentarios:
Publicar un comentario