Oraingoan Begisare Elkartea bisitan etorri da gure fakultatera, ikusmen-urritasunaren inguruko sentsibilizazio eta kontzienziazio saio bat ematera. Hitzaldian ikusmen urritasuna duten pertsonen egunerokotasuna ezagutu genuen, gizarteak eragindako zailtasunak eta oztopoak ezagutu eta baita haien gaitasunak ere.
Guri pertsonalki, errealitatea hain gertu ikusteak haiekin enpatizatzea eragin zigun, baina bereziki haunsartzera bultzatu gaituen ideia garrantzitsua honako hau da: "ikusmen-urritasuna duten pertsonak ez direla soilik pertsona itxuak"; beste era batera esanda, izkutuan edo atzean geratzen dira errealitate desberdin ugari, eta errealitate horien alderdiez ohartarazteko eta horiek sakonki eta modu zuzen eta praktiko batean ezagutzeko aukera izan genuen.
Aipatzen dugun modu zuzen eta praktiko hori, ikusmen zailatasunak dituzten pertsonen paperean jartzeko jarduera bat izan zen. Honek haien errelitate ezberdin eta anitzak gertutik ezagutzeko balio izan gaitu; alderdi emozionalari dagozkionak, hau da, sentitu edo pentsatu dezaketena modu batera edo bestera ulertzeko, eta testuinguruaren alderdiari dagozkion oztopoak lehen pertsona bizitu genituen.
Azken batean, pentsatzen dugu haiek ez direla arazoa baizik eta gizartea ez dagoela prestatuta munduan dauden aniztasun mota ezberdin guztiei erantzuteko, eta administrazio publikoek lehentasuna beste gauza batzuetan jartzen dutela, pertsonen beharretan jarri ordez.
Bestalde, eguneroko bizitzan haiei laguntzeko gomendio eta aholkuak eman zizkiguten eta harrituta geratu ginen laguntza egokiak zein diren zehatz mehatz erakusteko bideoa jarri zigutenean. Azken finean, aditzera eman zuten pertsona hauei eskaintzen zaien laguntza desegokia dela orokorrean gizartearengandik.
Oso laguntza simpleak dira eta guk adibidez, maila pertsonalago batetik hitz eginez, ikusmen urrtitasuna duen pertsona bati lagundu genion autobusaren zenbakia zein den jakin nahi zuelako. Guk NORMALTASUN osoz laguntza eskaini genion; honekin esan eta transmititu nahi dugun funtsezko ideia hau da: ez zaie desberdin tratu behar, eta zorigaiztoak balira bezala. Horretarako, gure hizkuntza eta jokabideak aldatu behar ditugu; adibidez, "gaixoa..." , "ze pena ematen didan..." .
Erakutsi diguten bideoa atxikitzen dizkizuegu, gomendioak eta elkartearen izena zabaltze aldera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario