viernes, 19 de febrero de 2021

IPUINEN LANKETA


Gelan irakurri eta landu ditugun ipuin guztiak aniztasunaren trataera egiteko oso egokiak eta baliagarriak direla uste dugu. Haur Hezkuntzan ipuinen kontaketa zein irakurketa gauzatzea irakasleok izan behar dugun gaitasun funtsezkoenetako bat da. Horretarako, lehenik eta behin kontaketa eta irakurketaren arteko bereizketa egitea ezinbestekoa da, alde batetik, kontaketa geure hitzekin testuak dioena azaltzea da, eta bestetik, irakurketa ipuinaren testua literalki irakurtzean datza. 


Bestalde, ipuinen lanketan alde batetik, aukeraketaren garrantzia azpimarratu nahi dugu. Kasu honetan, aniztasunaren inguruko gairen bati buruz jarduten duen ipuin bat aukeratu behar dugu. Horretarako, ipuina arretaz irakurri eta transmititzen dituen balioak eta ideiak aztertu behar dira; oro har, ipuina interesgarria eta baliagarria den aztertzea eta baloratzea ezinbestekoa da, ondoren horien lanketa gauzatu ahal izateko ikasleekin.  Bestetik, lanketa egiteko ezinbestekoak dira bai edukia zein ilustrazioak ere, hau da, bata bestearen osagarria da, eta haurrek ez lukete istorioa ulertuko. Hala ere, uste dugu ilustrazioek pisu handiagoa dutela, horien bidez modu errazagoan eta errealistagoan barneratzen baitute ideia; azken batean, bisuala den guztia erraz interpretatzen dutelako. 

Honen harira, ipuinek, batez ere ilustrazioek, emozioak lantzeko aukera bikaina eskaintzen dute, pertsonaien aurpegiak, formak, koloreak... gehienetan emozio jakin batekin erlazionatzen baitira. 


Lehen esan bezala, gelan aniztasunari loturiko ipuin asko landu ditugu, familia eredu desberdinak, estereotipoak haustea, maila sozioekonomiko ezberdinak dituzten familiak, talde zehatz batean egoteko ustearekin haustea… Hortaz, konturatu gara lehendik aniztasunari buruz geneukan ikuspegia nolabait zabaldu egin dugula, burura etortzen zaizkigun aniztasun motez gain, beste mila motatako aniztasunak daudela ohartu eta hauei garrantzia eman eta mahai gainean jarri behar direla ikasi dugu. 


Arrazoi ezberdinak direla eta, denok besteengandik bereizten gaituzten ezaugarriak ditugula ohartu gara, bai kulturak zein sozialak, nortasunarenak, familiarenak, bakoitzarenak… Beste hitz batzuetan esanda, aniztasuna ez da bakarrik kulturala, erlijiosoa ala azal kolorearena, baizik eta pertsona guztion artean ere aurkitzen dugu aniztasuna. Denok gara desberdin eta horrek egiten du gizartea eta mundua hain anitza eta aberasgarria. 


Guk “Munstro Urdina” liburua hautatu dugu, aniztasunaren ikuspegi interesgarri bat zabaltzen duelako: Pertsona guztiak desberdinak gara, gure alderdi on eta ez hain onekin, gure gaitasun eta abileziekin eta gure zailtasunekin… Bestalde, horietaz jabetzearen idea aditzera ematen du, non munstro urdinak ez dakien nola erabili bere gaitasuna. Azkenik, gure gaitasunen erabilera egoki bat ematearen ideia azpimarratzen du, hau da, besteei minik eman gabe eta errespetuz jokatzen adierazi behar zaiela. Modu honetan, haurrak, errespetuaren, elkarbizitzaren eta enpatiaren garrantziaz ohartarizko ditugu, balore hauek izanik beraien ekintza guztien oinarri.


Eskolan, Munstro Urdinaren liburua oso baliagarria izango litzatekeela uste dugu, liburua irakurri ondoren haur bakoitzaren gaitasunak azpimarratzeko aukera ematen baitu, bakoitzak bere gaitasunak azaleratzen lagunduz eta denek guztien trebetasunak baloratuz eta guztiz errespetatuz.


Gainera, gaitasunen eta nortasunen inguruko aniztasunak landu ahal izateko bi jarduera prestatu ditugu: 

Batetik, “Haurren gaitasunak” deitzen den jarduera hau, zenbait egunetan banatuko da. Bertan, jarduera egiten hasi baino lehen, ikasle bakoitzari zertan den ona eta zer egitea gustatzen zaion galdetuko diogu, eta modu honetan, haur ororen gaitasunak eta zaletasunak zeintzuk diren ezaugutuko ditugu. Horren arabera, egun bakoitzean, haur batek gustukoa duen jarduera bat egiten zentratuko dira denak gelan, eta modu honetan, denek ikusi ahal izango dute haur horren gaitasunak zeintzuk diren jarduera zehatz horretan eta guztiek izango dute aukera jarduera hori egin ahal izateko. Jarduera ezberdinak probatuko dira non haur bakoitzak irakaslearekin jarduera bideratu ahal izango duen. Eta esan bezala, haur guztien gaitasunak errespetatu eta baloratuko dira, aurrez aipatu ditugun baloreak kontutan izanik eta hor agerian geratuko da bat esparru batean ona dela eta bestean ez hain ona, hau da, denak desberdinak eta bakarrak garela.


Bestetik, “Koloretako betaurrekoak”, non ikasle batek betaurreko berezi batzuk ipinntzen dituen eta gainontzeko ikaskideen alderdi on, gaitasun, edo gustuko duen zerbait esatea izango litzatekeen helburua. Azken batean, jarudera denen inguruko gauza positiboak esatea izango litzateke, zailtasunak bigarren plano batean utziz.





 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

NARRATIVA DIGITAL. Actividad 15

 Para terminar con este viaje, os dejo aquí el video de la narrativa digital con el cual nuestro grupo se ha quedado muy contento por el tra...